gizartea

Barakaldoko gazte baten bila dabiltza Andorran

Larunbat gauean ikusi zuten azkeneko aldiz Igor Mate Garcia. Lagunekin joana zen jai egunak pasatzera.

2009ko abenduaren 29a
16:11
Entzun
Andorrako Polizia Igor Mate Garcia Barakaldoko (Bizkaia) gaztearen bila dabil igande goizetik, gaur jakinarazi dutenez. Larunbat goizean ikusi zuten han azkeneko aldiz, dantzaleku batean.

Gabonetako jai egunak pasatzera joan zen Andorrara, lagun batzuekin, eta apartamendu batean hartu zuten ostatu. Urte zahar egunera arte ziren geratzekoak.

30 urte dauzka Matek, 1,85 metroko luzera eta 80 kilo pisatzen ditu. Haren argazkiak jarri ditu Poliziak kaleetan-eta.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.