Politika

Barakaldoko PSE-EEk hautsi egin du EAJrekin zuen egonkortasun akordioa

Hala ere, sozialistek erraztasunak ematen jarraituko dute aurrez negoziatutako aurrekontuak onartzeko.

Amaia del Campo Barakaldoko alkatea, eskuinean, aurreko agerraldi batean. MONIKA DEL VALLE, ARGAZKI PRESS
2017ko uztailaren 18a
11:58
Entzun

Barakaldoko (Bizkaia) PSE-EEk jakinarazi du azkenean hautsi egin duela EAJrekin 2015ean izenpetu zuen udal akordioa. Alkateari leporatu dio "behin eta berriz" urratzea "bertan ageri diren printzipioak".

Ana Belen Quijada bozeramaile sozialistak, astearteko prentsaurrekoan, adierazi du Barakaldoko Udalean departamentuak zuzentzen zituzten hiru zinegotziek dimisioa aurkeztu dutela.

Sozialistek azaldu dute denbora horretan guztian "elkar ulertzeko zailtasunak" egon direla, baina azkenaldian alkateak hartutako erabakiek "marra gorriak" igaro dituztela, "arriskuan jarri baitituzte kalitatezko zerbitzu publikoak eta udalerriko langileen lan baldintzak".

Quijadak gehitu du azken hilabeteetan hainbat mobilizazio ikusi direla udalbatzarretan. "Azken sei bileretatik batean ere ez dira falta izan kartelak eta udal zerbitzuren bateko langileen protestak".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.