INDARKERIA MATXISTA

Barakaldoko sexu erasoarekin lotutako beste bi adingabe fiskaltzan aurkeztu dira

Lau adingabe identifikatu zituen Ertzaintzak sexu erasoarekin lotuta. Asteazkenean, haietako bik aurkeztu zuten beren burua; gaur, beste bi adingabek egin dute.

Barakaldoko Udalak sexu erasoa salatzeko deitu zuen elkarretaratzea, joan den asteartean. MONIKA DEL VALLE, ARGAZKI PRESS
2018ko urtarrilaren 5a
13:12
Entzun

Joan den larunbatean jakin zen neska adingabe batek salaketa bat ipini zuela taldekako sexu eraso bat jasan zuela adierazita, Barakaldon (Bizkaia). Mobilizazioak antolatu ziren erasoa salatzeko, eta Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak lau adingabe identifikatu zituela jakinarazi zuen, erasotzaileak izan zitezkeelakoan.

Identifikatutako lau adingabeetako bik joan den asteazkenean aurkeztu zuten beren burua Bilboko Adingabeen Fiskaltzan, eta adingabeentzako Zumarragako zentrora (Gipuzkoa) eraman zituzten.

Ertzaintzak identifikatuta zeuzkan beste bi adingabeek aurkeztu dute gaur beren burua Bilboko Adingabeen Fiskaltzan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.