Indarkeria matxista

Barakaldoko Udalak bat egin du eraso matxista salatzeko igandeko elkarretaratzearekin

Emakume bati sexu erasoa egin zioten ostiral goizaldean. Udalak erasoa salatzeko adierazpena onartu du gaur.

Eraso matxista bat salatzeko elkarretaratzea, Barakaldon, urtarrilaren 2an. MONIKA DEL VALLE, FOKU
2018ko azaroaren 10a
17:05
Entzun

Emakume batek sexu erasoa egin ziotela salatu zuen atzo, eta, handik ordu batzuetara, Ertzaintzak bi gizoni leporatu die erasoa egin izana.

Argitan emakumeentzako aholku etxeak elkarretaratzera deitu du igande eguerdirako, Barakaldoko Herriko Plazan, eta deialdiarekin bat egin du Barakaldoko Udalak.

Amaia del Campo alkateak udal taldeetako bozeramaileen bilera batera deitu zuen atzo, erasoaren berri izan zuenean, eta, bozeramaile guztien adostasunarekin, erasoa salatzeko adierazpena onartu du udalak, gaur goizean. Udalak mobilizatzera deitu ditu herritarrak.

Adierazpenak "elkartasuna" agertu dio erasoa jasan duen emakumeari, eta adierazi dio bere eskura jarriko dituela une hauetan beharko lituzkeen udal baliabideak. "Barakaldoko Udaletik gogorarazi nahi dugu indarkeria matxista gizonen eta emakumeen arteko desberdintasunaren ondoriorik larriena dela. Emakumeen integritatearen, askatasun sexualaren eta bizitzaren kontrako ekintza edo jarrera baztertzaile oro gaitzesten dugu", jaso du adierazpenak.

Udalak nabarmendu du indarkeria matxistaren aurka eta parekidetasunaren alde lanean jarraitzeko "konpromiso sendoa" duela. "Horrez gain, Hirugarren Berdintasun Plana betetzen jarraitzera konprometitzen gara", gaineratu du.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.