Sexu erasoa

Barakaldon andre bat bortxatu dutela salatu dute

Argitan taldeak eman du erasoaren berri; azaldu du Lutxanako tuneletan gertatu zela, joan den igandean.

Berria.info
2012ko urriaren 31
19:55
Entzun

Joan den igandean 50 urteko emakume bat bortxatu zuten Lutxanako tuneletan, Barakaldon (Bizkaia). Argitan emakumeentzako aholkularitza etxeak eman du gertatuaren berri. Ertzaintzak ikerketa ireki du gertaerak aztertzeko, baina ez du gaiaren gaineko berri zehatzagorik eman.

Argitan taldeak gogora ekarri du joan den ekainean ere gertatu zirela bortxaketa saiakera gehiago. Haietako bat Renferen tunelean gertatu zen. Gertaerei buruz oharrak egin arren, udalak ez duela neurririk hartu salatu du Argitan-ek.

Lutxanako tunelak, berriz, Barakaldoko «puntu beltza» direla ohartarazi du, eta sarritan ohartarazi duela horretaz. Barakaldoko Udalari oroitarazi dio emakumezkoentzako arriskutsuak diren lekuen zerrenda egina dagoela. Udal Gobernuari eskaera ere egin zion taldeak, emakumeen aurkako sexu erasoak ez gertatzeko neurriak har ziztan leku horietan. «Baina udalak ez die kasurik egiten ez herritarren arazoei, ez emakumeen arazoei».

Heldu den azaroaren 24an, «bortxakeria sexistaren» aurkako protestan parte hartzera deitu du. Barakaldotik irtengo da martxa bat, Bide Onera plazatik, 11:30ean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.