Guardia Zibilaren kuartela Barakaldon

Barakaldon eraikitzen ari diren "makrokoartelaren" kontra agertu dira hainbat barakaldar

Barakaldon Guardia Zibilaren "Makrokoartela" eraikitzen ari dira. Hori dela eta, koartelaren aurka agertu dira herriko hainbat konpartsa, auzo elkarte bat eta Barakaldo desmilitarizatzeko plataforma. Talde horiek salatu dutenez, koartelaz gain, arma lantegi bat ere eraikiko dute haren ondoan. Ostiralean Barakaldon egingo den kontzentraziora joateko deia ere egin dute.

2004ko uztailaren 14a
16:30
Entzun
Gaur goizean Barakaldoko Udaletxearen aurrean egindako prentsaurrekoan, herriko hainbat taldek herrian egingo den Guardia Zibilaren "Makrokoartelaren" kontra agertu dira . Salatu dutenez, "Makrokoartelaz gain", bere ondoan Precicast Bilbao arma lantegia eraikiko dute Barakaldoko Lasesarre auzoan. Horrez gain, Novalti enpresari udalaren lurrak dohainik eman dizkiotela esan dute Barakaldoko taldeek, enpresa horrek Europako gerra hegazkinaren piezak egingo ditu.

"Proiektu militarista horiek" eraikiko diren lurrak Udalarenak direla salatu dute, eta Udalak lur horiek izan beharreko erabileraren eztabaida ekidin nahi duela azpimarratu.

Prentsaurrekoa eskaini dutenak, Barakaldoko hainbat konpartsa, Karmen auzoko Bizilagunen Elkartea eta Barakaldo desmilitarizatzeko plataforma izan dira. Talde horiek ostiralean "Barakaldoko jaien egun nagusian" egingo den kontzentraziora joatzeko deia egin dute. Kontzentrazioa hilaren 16an, ostirala, egingo dute, arratsaldeko 19:30tan Bide Onera enparantzan.

Guardia Zibilaren "Makrokoartela" irailean irekiko dutela iragarri dute prentsaurrekoa eman duten taldeek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.