Ertzaintzak jakinarazi duenez, gaur goizean 26 urteko gizonezko bat atxilotu dute Barakaldon 15 urteko neska bat bortxatu duelakoan. Gazte biak elkar ezagutzen ziren, egoera hori aprobetxatuz, gizonezkoak neskari iruzur egin eta etxera eraman zuen. Etxean zeudela neskari zaplasteko bat eman zion, laban batekin mehatxatu eta bortxatu egin zuen. Bortxaketa atzo goizeko 06:00ak aldera izan zen.
Atzo goizean 15 urteko neskak 26 urteko gizonezkoa topatu zuen kalean. Neskak haren bikotekide ohiaz galdetu zion eta gazteak bere etxean zegoela esan zion, Ertzaintzak jakitera eman duenez. Etxera iritsita han bikotekide ohia ez zegoela ohartu zen neska eta etxetik ateratzen saiatu zen. Momentu horretan, gizonak zaplasteko bat eman zion, laban batekin mehatxatu eta neska bortxatu zuen.
Ertzaintzak esan duenez, bortxatu ostean, neska etxean ordu batzuk egotera behartu zuen gizonak. Ondoren, metroraino lagundu zion eta inori ezer esaten bazion hil egingo zuela mehatxu egin zion. Neska etxera joan zen, iritsi ostean, Ertzaintzaren aurrean salaketa egitea erabaki zuen. Ertzaintzak gizonezkoa gaur goizean atxilotu du bortxaketa izan zen etxe berean.
Emakumeen kontrako indarkeria
Barakaldon gazte bat atxilotu dute 15 urteko neska bat bortxatu duelakoan
Ertzaintzak 26 urteko gazte bat atxilotu du Barakaldon, ustez 15 urteko neska bat bortxatu duelako. Ertzaintzak jakinarazi duenez, atzo goizeko 06:00ak aldera 26 urteko mutilak bere etxean neska bortxatu zuen. Gaztea eta neska elkar ezagutzen ziren, hori aprobetxatuz, neskari iruzur egin eta etxera eraman zuen. Etxean zeudela zaplasteko bat eman eta laban batekin mehatxatuz neska bortxatu zuen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu