Barañainen gose greban dauden bederatzi gazteek alkatea gezurtatu dute
Gaztetxea eskatzen dute, eta Barañaingo Udalarekin (Nafarroa) akordioa egin ezinik jarraitzen dute Iñurriak gazte biltzarreko kideek. Astelehenean alkatearekin bildu ostean, gose grebari ekin zioten bost gaztek. Herenegun beste lau gehitu zitzaizkien. Atzo alkateak adierazi zuen gezurretan ari direla gazte horiek, gauean plaza utzi eta afaltzera joaten direla. Gazteek ukatu egin dute hori, eta azaldu dute alkateak ez diela plazan egoteko baimenik ematen eta horregatik joaten direla gauean; gose greban ari den gazteetako baten etxe eta gantz galeraren berri ere eman dute. Barañain «biziago eta parte-hartzaileago» baten alde lanean jarraitzeko asmoa berretsi dute, bestalde. Barañaingo ezker abertzalearen eta NaBaiko zinegotzien babesa ere jaso dute gazteek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu