Barcina: «ETAren amaiera Nafarroak ere kudeatu behar du»

«Terroristekin» ez dagoela ezer hitzartzeko argi utzi behar dela dio, eta ezker abertzalearen agiria kritikatu du

Erredakzioa
2012ko otsailaren 29a
00:00
Entzun
«Nafarroak ere ETAren amaieraren kudeaketan modu aktiboan parte hartu behar du». Atzo Madrilen bere diskurtsoari eutsi zioen Yolanda Barcina Nafarroako presidenteak. Aurreko astean Kongresuan onartutako adierazpenaz aritu zen; baina gaineratu zuenez, ETAren amaieraren kudeaketa adiera ez du oso gustuko, eta ez du erabili nahi, «terroristekin ezer hitzartzeko dagoen irudipena saihesteko». Haren ustez, «terroristekin ez dago ezer hitzartzeko. Pozten gara indarkeriaren behin betiko amaieraz, baina txanoa kendu behar dute».

Ezker abertzalearen igandeko adierazpenaz Barcinak aipatu zuen ez dela «inondik ere nahikoa». «Pozten gaitu, oraingoan bai, ETAren amaieraren aurrean gaudela ematen duelako. Dena den, era berean, behin eta berriz salatuko dugu gaur egun ere totalitarismo abertzalea jasaten dutela Nafarroako makina bat herritan», gaineratu zuen presidenteak. Bere esanetan, Nafarroako Gobernuak bere ekarpena egingo du ETAren amaieran, baina ez dira «isilik» geratuko eta ez dute beste aldera begiratuko.

Bat-batean, ETA eta abertzaletasuna parekatuz, esan du Nafarroa «euskal abertzaletasunari eusteko dikea» izan dela: «Herritar moderno, ireki eta pluralei euren ideologia totalitarioa eta bateratzailea inposatu nahi dietenen aurkako dike bat izan da».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.