Yolanda Bardina aukeratu dute berriro Iruñeko alkate. Legegintzaldi honetan, ordea, ez du gobernatzeko gehiengo osorik izango.
Alkatetzea aukeratzeko bozketan hamahiru botojaso ditu Barcinak, UPNko hamahiru ordezkarienak. NaBairen hautagai Uxue Barkosek, berriz, hamar jaso ditu (NaBairen zortzi eta ANVren bi). PSNko lau zinegotziek, berriz, txuri bozkatu dute, eta, funtsean, horri esker lortu du Barcinak berriro ere alkate izatea. PSNk erabaki zuen Iruñeko udalean ANVk emango zuen botoarekin ez bat etortzea, eta, ondorioz, Barkos alkate aukeratu eta UPN agintetik kentzeko aukera baztertzea.
Iruñeko udaletxean udalaren eraketa eta alkate aukeraketa egiten ari ziren bitartean, ehunka lagun batu dira atarian ANVk deituta. Zerrenden baliogabetzeak salatu dituzte, eta udal hauteskundeen harira, oro har, "lapurreta" handia gertatzen ari dela.
Udalen osaketa/Nafarroa
Barcina izango da berriro Iruñeko alkate, baina gehiengorik gabe
Aurreikusita zegoen bezala, PSNko hautetsiek txuri bozkatu dute, eta UPNko hautagaiak eskuratu du alkatetza. NaBairen hautagai Uxue Barkosek hamar boto jaso ditu, koalizioaren zortziak eta EAE-ANVren bi. Udala eratzen ari ziren bitartean, ehunka lagunek protesta egin dute udaletxe atarian, ANVk deituta, zerrenden baliogabetzea salatzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu