Barcinak dio bere gobernuak "ekonomiaren sustapena" hartu duela aintzat

joxerra senar
2012ko abenduaren 27a
14:32
Entzun

Yolanda Barcina Nafarroako Gobernuko lehendakariak esan du aurten bere exekutiboak "ekonomiaren sustapena" aintzat hartu duela. Haren ustez, diru sarreren jaitsieraren aurrean ”muturreko bi aukera” zituen: ”Beste aldera begiratzea edo murrizteagatik murriztea”. Erdiko bidetik jo du Nafarroako Gobernuak, Barcinak adierazi duenez.

Espainiako Lan Ministerioak abenduaren hasieran jakinarazi zuenez, azaroaren bukaeran Nafarroan 51.849 langabe zeuden; urrian baino 856 gehiago eta iazko azaroan baino 6.010 gehiago.

Aurrerantzean ere bide beretik jotzeko asmoa azaldu du Barcinak, eta argi utzi du lehentasun nagusia ”defizitaren muga betetzea” izango dela; hau da, 2013n BPGren %0,7koa izatea Nafarroaren zorra.

Fiskalak Nafarroako Kutxa iker dezan eskaera egin du gaur epaitegian UPDk, eta Barcinak erantzun du Justiziak denborarekin esango duela nola jardun den han. Bera CANen goi organoetan izan zenez, erantzukizunik ba al duen galdetu diote prentsaurrekoan: ”Iruñeko alkate moduan legeak behartuta izan naiz organo horietan. Bi urte daramatzat hortik kanpo”, ihardetsi du.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.