Barcinak dio Nafarroako Gobernua hezkuntzaren kalitatearen mesedetan ari dela

2013ko abenduaren 19a
12:09
Entzun

"D eredua ez dago auzitan, eta horren defentsan bat egin behar badugu, egingo dugu", esan du Yolanda Barcina Nafarroako presidenteak gaur goizean parlamentura sartu aurretik. Orain dio "kasu zehatz batzutan" soilik ez dela betetzen legea: "Ikusi dugu kasu zehatz batzutan ez direla gure legeak, gure arauak eta gure errealitate instituzionala errespetatzen, eta gobernuak esku hartu behar du".

Presidentearen hitzetan, Nafarroako Gobernua hezkuntza eredu guztien kalitatearen mesedetan ari da. "Guk hezkuntza eredu guztiak babesten ditugu, baina ikastetxe batzutan ez da legea errespetatzen, eta legeak esku hartzera behartzen gaitu", gaineratu du.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.