Ikasturte politikoaren hasiera. Hauteskundeei begira

Barcinak ere Konstituzioan aldaketak proposatu ditu

2011ko abuztuaren 27a
00:00
Entzun
PSOEk eta PPk Estatuaren defizitaren sabaiari muga jartzen dion araua Espainiako Konstituzioaren barruan sartzeko lortu duten akordioaren alde mintzatu zen atzo Nafarroako foru gobernuko lehendakari Yolanda Barcina, eta aldaketa hori Konstituzioan berehala sartu behar dela defenditu zuen, erreferendumak-eta egin gabe, «presa handia du eta». «Presarik» ez den unean Konstituzioa erreformatzeko aukera ere egongo dela uste du Barcinak, eta orduan UPNk Konstituzioan aldaketak egitea defendituko du, hain zuzen ere EAE eta Nafarroa erkidego batean biltzeko atea irekitzen duen Konstituzioaren laugarren xedapen iragankorra ezabatzeko eskatuko du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.