'CAN AUZIA'

Barcinak ez du "inolako harremanik" CANeko agiri moldatuekin, gobernuaren arabera

Erabaki judizialei "erabateko errespetua" diela adierazi du Juan Luis Sanchez de Muniainek, eta gogorarazi du Espainiako Auzitegi Gorenak Nafarroako Gobernuko presidentea ez ikertzea erabaki zuela. UPNren arabera, CANeko agiri moldatuez Guardia Zibilak eginiko txostenak "aldaketa formalak" baino ez ditu jasotzen.

2013ko abuztuaren 28a
16:25
Entzun

Yolanda Barcina Nafarroako Gobernuko presidenteak ez du "inolako harremanik" Nafarroako Kutxako Erakunde Sortzaileen Batzorde Iraunkorreko agiri batzuk moldatu izanarekin. Hala adierazi du gaur Nafarroako Gobernuko bozeramaile Juan Luis Sanchez de Muniainek, eta erabaki judizialei "erabateko errespetua" azaldu die.

"Beste talde politiko eta elkarte batzuek soilik komeni izan zaienean errespetatu dituzte erabaki judizialak; gobernuak, berriz, jarrera horri eutsi dio beti, edozein zuzenbide estatuk behar duena baita", gaineratu du.

Guardia Zibilak ondorioztatu du Batzorde Iraunkorra publiko egin ondoren sortu zirela bileren akta ia denak, baina gai horrek gobernuari "inolako kezkarik" ez diola sortzen esan du Sanchez de Muniainek: "Beste gai batzuk argitu diren bezala argituko da hau ere".

Nafarroako Kutxako auzia "artxibatua" dago gobernuko kideekiko, Sanchez de Muniainen esanetan. "Ulergarria da batzuek etekin politikoa atera nahi izatea, baina gobernua bat dator ebazpen judizialek diotenarekin", erantsi du.

"Aldaketa formalak"

UPNko Antolakuntza eta Komunikazio idazkari Sergio Sayasek, berriz, esan du Guardia Zibilak agirien moldaketari buruz eginiko txostenak jasotakoak "aldaketa formalak" direla eta ez duela agirien "legezkotasunean eragiten".

"Polizia txostenak ez du ezer aldatzen [CANeko] atal horien legezkotasunean", esan du. Agirietan eginiko aldaketak "artxibo bat ordenagailuz aldatzea" izan daitekeela azaldu du: "Zein ondorio juridiko du horrek? bat ere ez".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.