Barcinak izendatu ditu Nafarroako Gobernuko bost kontseilari berriak

Lourdes Goikoetxea Ekonomia eta Ogasuneko kontseilari eta presidenteorde izendatu du; Jose Javier Esparza Landa, Garapen eta tokiko administrazio kontseilari; Javier Morras Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilari; Jesus Rejenaute Gizarte Politikakoa eta Luis Zarraluki Sustapen eta Etxebizitzakoa. Juan Luis Sanchez de Muniain izango da bigarren presidenteorde eta bozeramailea. 

2012ko ekainaren 22a
18:56
Entzun

Yolanda Barcinak izendatu ditu jada Nafarroako Gobernuko kontseilari berriak, atzo Alvaro Miranda Nafarroako lehendakariorde eta Ekonomia eta Ogasun kontseilariak borondatezko dimisioa aurkeztu ostean

Bost kide berri sartuko dira gobernu taldean: Lourdes Goikoetxea Ekonomia eta Ogasuneko kontseilari —Industria eta Enplegu kontseilaria ere bada— eta presidenteorde izendatu du; Jose Javier Esparza Landa, Garapen eta tokiko administrazio kontseilari; Javier Morras Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilari; Jesus Rejenaute Gizarte Politikakoa eta Luis Zarraluki Sustapen eta Etxebizitzakoa.

Juan Luis Sanchez de Muniain izango da bigarren presidenteorde eta bozeramailea. 

Mirandak dimisioa ematearekin bat, Nafarroako Gobernuaren krisia sakondu egin da. Joan den astean PSNko hiru kontseilariek kargua utzi ostean, orain UPNko batek utziko baitu gobernuan garrantzi handia duen aulkia —Foru Gobernuan hamasei urte zeramatzan—.

Gobernukide sozialistei aurretik ezer esan gabe Ekonomia eta Ogasun kontseilariak 132 milioi euroren murrizketak iragarri izanak bultzatu zuen UPNren eta PSNren arteko gobernu itunaren haustura. Kargua utzita, Roberto Jimenezek zuzentzen duen alderdiak berriro Barcinari babesa emango dion itxaropena du Mirandak. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.