aht

Barcinak, oposizioari: "Azpiegituren kontra zaudete, baina gero erabili egiten dituzue"

Nafarroako Parlamentuan egin du agerraldia. EH Bildu, Aralar eta Ezkerra AHTko lanen aurka agertu dira; UPN, PP eta PSOEk, aldiz, azpiegitura hori babestu dute.

2014ko ekainaren 4a
07:34
Entzun

Yolanda Barcina Nafarroako lehendakariak zehaztu duenez, AHTaren kilometro batek 9 milioi euro balio du; "Gipuzkoan 40 milioi euro balio du", gaineratu du. 

Haren arabera, sinatutako hitzarmena hobeto nahi dute, "Nafarroa garatzen jarraitzeko". Dioenez, orain arte UPNk, PPk eta PSOEk babestutako azpiegiturek eman diote garapena Nafarroari. 

Alderdien txandan, Maiorga Ramirez EH Bilduko kideak esan du "egoera oso larria" dela. Gaineratu du ez dela egia AHTak Nafarroarentzat ez duela kosturik, Barcinak dioen bezala.

Txentxo Jimenez Aralarreko ordezkariak, berriz, "gizartearengan" izaten ari den kostua nabarmendu du; haren iritziz, beste arlo batzuetan erabili beharko litzatekeen dirua erabiltzen ari dira lanetarako. Ezkerrako Marisa de Simonen ustez, "kafkianoa eta irrigarria" da proiektua. 

Carlos Garcia Adanero UPNko eledunak dio AHTaren alde jarraitzen duela haren alderdiak, eta hala behar duela, Nafarroak "aurrerabideen trena" gal ez dezan. "Pentsatzen dugu gobernua legalki egin dezakeena egiten ari dela". PPko Eloy Villanuevak ere azpiegitura hori babesten dutela berretsi du.

Pedro Rascon PSNko kidearen arabera, lanak "funtsezkoak" dira: "Nafarroa komunikazioen nukleo horretan egotea garrantzitsua da".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.