Barcinak Pejenauteren dimisioa «erabaki onena» dela aipatu du

Iñigo Alli izendatuko dute gaur Gizarteko Politikako kontseilari; arloko zuzendari nagusi izan da ekainetik

Erredakzioa
Iruñea
2012ko urriaren 24a
00:00
Entzun
Bost egun igaro eta gero, isiltasuna hautsi du Yolanda Barcina Nafarroako lehendakariak. Ostiralean Kontuz plataformak Pejenaute auziaren berri eman ostean, kazetarien aurrean uko egin zion adierazpenak egiteari Barcinak. Atzo, ekitaldi ofizial batean, Jesus Pejenauteren dimisioari buruz hitz egin zuen. Adierazi zuen «arreta desbideratu» dezaketen auziak «saihestu» behar direla. «Horregatik, gobernuak lanean jarrai dezan, bere aldetik erabakirik onena hartu du».

Barcinari galdetu diote zergatik onartu duen dimisioa baldin eta legez kanpoko ezer egin ez badu, eta erantzun du «oso argi» dagoela Pejenautek bere burua defendituko duela epaitegietan. Pejenauteren «askatasuna errespetatzen» duela azpimarratu du. «Ez dago zalantzarik inoiz ez dela ona gobernuan aldaketak egitea. Egokiena da lantaldeek hasieran bezala jarraitzea, baina ez da posible izan». Barcinak, herenegun, irrati kate batean adierazi zuen operazioaren berri «mundu guztiak» zekiela Nafarroako Kutxan.

Jesus Pejenautek lau hilabete besterik ez du egin karguan. Gaur Gizarte Politikako kontseilari izendatuko dute Iñigo Alli, orain arte arlo horretan zuzendari nagusi izan dena. Allik ere Nafarroako Kutxan egin zuen lan, eta Pejenauteren moduan, ekainean sartu zen gobernuan. «Profil egokia» duela dio Barcinak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.