Barcinak PSNrekin akordio gehiago nahi ditu

2013ko urtarrilaren 28a
13:32
Entzun

Yolanda Barcina (UPN) Nafarroako Gobernuko lehendakariak adierazi du PSNrekin akordioak lortzeko lanean segituko dutela, "foru erkidegoak egonkortasuna" izan dezan. "Nik beti egin dut horren alde, eta bide horretan jarraituko dugu, azken urteetan bezala", esan du UPNren kongresuari buruzko prentsaurreko batean, Iruñean.

"Guk Nafarroaren errealitate instituzionala defenditzen dugu, eta Nafarroa erkidego bezala nahi ez dutenekin edo askatasunarekiko errespeturik erakutsi ez dutenekin —Bildurekin— ez dugu akordiorik izango", adierazi du Barcinak.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.