Yolanda Barcina ez da UPNko presidentegaia izango datorren urteko maiatzeko foru hauteskundeetan. Gaur arratsaldean urgentziaz deituriko prentsaurreko batean jakinarazi du Barcinak ez dela aurkeztuko Nafarroako presidente berriz izateko. Barcina, hortaz, ez da UPNren zerrendaburua izango. Nolanhai ere, ez dio uko egin UPNren zerrendan aurkezteari, alderdiko kideek hala nahi izanez gero.
Barcinak azaldu du "sakon hausnartutako" erabakia dela eta pisu handia izan duela "politikaren lehen lerroan" ia bi hamarkada egin izanak. "Nire bizitza pribaturako denbora behar dut. Ez dut erabaki hau hartu norbaitek eskatu didalako atzera egiteko".
Ezustekoa izan da Barcinaren erabakia, abuztuan iragarri baitzuen UPNren zerrendaburua izango zela.