Espainiako armadak Bardeako (Nafarroa) tiro eremua beste 20 urtez erabiltzeko aukera dagoela-eta, Nafarroa Bai koalizioak eremuaren eta balizko kontratu berriaren aurkako manifestazioa antolatu du gaurko, eta ehunka lagun bildu dira. Iruñean egin dute protesta, 17:30etik. Ekimena lehengo autobus geltokitik abiatu dute, Bardeak Nafarroarentzat lelopean, eta Gaztelu Plazan bukatu da.
Maiorga Ramirez Nafarroako EAko presidentea, Patxi Zabaleta Aralarreko koordinatzailea, Jose Angel Agirrebengoa Nafarroako EAJko presidentea eta Uxue Barkos Nafarroa Baiko Iruñeko zinegotzia eta Madrilgo parlamentaria izan dira bertan, besteak beste.
Bardeako Junta eta Espainiako Gobernuko Defentsa Ministerioa tiro eremua beste 20 urtez erabiltzeko sinatzear dira, eta Espainiako Gobernuak 210 milioi euro emango lizkioke alokairuagatik.
Barkosek adierazi du Bardeako eremu horrek ezin duela baldintzatu Nafarroako biharko eguneko gizartea.
Txentxo Jimenez Nafarroa Baiko parlamentariak, berriz, PSNren aurkako kritikak egin ditu. “Bardeako tiro eremua ez kentzeko argudioak urteetan PSNk defenditu dituen ildo nagusiei egindako beste ukazio bat da. Onartezina da PSNk eta Roberto Jimenezek elkartasunaz eta nafarrei kezka eragiten duen gai bat ez dela bakarrik hitz egitea, kontuan izanda Nafarroak 50 urte baino gehiago daramatzala han soinuaren muga gainditzen duten hegazkinen joan-etorria eta bestelako armadaren maniobrak pairatzen. Zoritxarrez, beste behin ere PSNk bere politika Nafarroako gizartearen interesen arabera diseinatzeari uko egin dio".
Gizartea
Bardeako tiro eremuaren kontra ehunka lagun bildu ditu Nafarroa Baik, Iruñean
Manifestazioa egin dute. Bardeako Junta eta Espainiako Gobernua tiro eremua beste 20 urtez erabiltzeko sinatzear dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu