Gerra hegazkinak Bardeetan

Bardeetan burutuko dituzten NATOko gerra hegazkinen maniobrak salatu dituzte

Gaur hastekoak ziren maniobrak salatu ditu Batzarrek: "Bardeetan egingo diren maniobrak itxurazkoak diren arren, ez dira horrela Afghanistanen, Iraken edo beste edonon, zibilen artean eztanda egiten dutenean" adierazi du Milagros Rubiok, Batzarreko kideak gaur Berriara igorritako ohar batean. Defentsa ministeriotik esan dutenez "prozedura eta plan taktikoen garapenerako entrenamendu esparru bat eman" nahi da Bardeetan. Rubiok PSOEn gobernuari "tiro poligonoa itxi" dezala eskatu dio, eta "53 urtez ingurugiroari eta biztanleei sortutako arriskua" behingoz amaitzeko.

2004ko irailaren 27a
18:29
Entzun
Estatu Batuetako F-15 gerra hegazkinak, Portugalgo F-16ak eta Britainia Handiko Tornadoak izango dira "itxurazko" bonbardaketak burutzen.

Eudimak eta Tiro Poligonoaren aurkako plataformak ere salatu dituzte gerra hegazkinen entrenamenduak.

Maniobrak gaur hastekoak baziren ere, momentuz ez da hegazkinen aztarnarik Bardeetan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.