Lapurdiko Bardoze herriko 17 urteko gazte bat hil zen atzo Landetan. Mutila Mimizaneko OJB Parachutisme eskolan ari zen ikasten jauziak egiten.
Arratsaldeko bostak aldera gertatu zen ezbeharra: jauzi egin, eta paraxuta ez zitzaion zabaldu. Salto egin zuen tokitik 500 metrora aurkitu zuten, baina ezin izan zuten ezer egin.