Bilboko Portua Espainiako Estatuaren eskumena izan arren, Eusko Jaurlaritzak proposatutako hautagaia berretsi ohi du Madrilek. Jaurlaritzaren gobernu kontseiluak izendatu behar du, lehenik, hautagaia, eta Espainiako Sustapen ministerioak hartu behar du, ondoren, erabakia.
Barkala merkataritza ontzidiko kapitaina da, eta egun Bilboko lehen alkateordea izateaz gain, hiriko Herri Lan zinegotzia da. EAJren ordezkaria da.
Barkala 2002. urtean izan zen lehenengoz Bilboko zinegotzi. Hamar urte egin zituen udalean, eta, 2012an, Eusko Jaurlaritzako Enplegu sailburuorde izendatu zuten. 2015ean itzuli zen Bilboko Udalera.
Oraindik Bilboko Portuko presidente den Asier Atutxak, berriz, bost urte egin ditu karguan. Portuko ardura utzitakoan, Price Waterhouse Coopers kontu-ikuskaritza enpresan hasiko da jardunean.