Barkamen eskaria 'Alakrana' bahitzeagatik auzipetutako bientzat

Erredakzioa
Bilbo
2010eko abenduaren 4a
00:00
Entzun
Bermeoko (Bizkaia) Alakrana ontziaren bahiketan parte hartu izana egotzita auzipetuta dauden Abdu Willy eta Raggeggesey Addji Hamanentzat barkamena eskatu du haien abokatu Andrea Chalarisek. Epaiketa Espainian edo Kenyan egin behar den argitzeko atzo Espainiako Auzitegi Nazionalean egindako auzi saioan egin zuen eskaria Chalarisek.

Fiskaltzak 220 urteko espetxe zigorra eskatzen du bientzat, eta epaiketa Espainian egitea nahi du. Chalarisek aitortu zuen bi auzipetuak itsaslapurrak zirela eta horregatik bakarrik ziur zegoela zigortu egingo zituztela. Gainera, gogorarazi zuen Espainiako Gobernuak erreskatea ordaindu zuela. Epaileak esan zion ez zela horretaz hitz egiteko unea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.