Ostiralean erabaki zuen Uxue Barkosek Nafarroa Bairen Iruñeko zerrendaburua izateko proposamenari baiezkoa ematea. Koalizioaren independente talde batek Barkosi helarazitako ikuspuntu «irmoa» erabakigarri izan da baiezkoa emateko. Hala ere, Barkosek atzo Iruñean onartu zuen ezezkoa emateko aukera ere aztertu duela: «Arduragabekeria handia litzateke orain, garai zailak direnean, amore ematea, baina ez dut ukatzen tentazioa izan dudala».
Hain justu, zerrendako bigarrenak, Iñaki Cabases zinegotziak, EA uztea erabaki du. Horri buruz galdetuta, Barkosek erantzun du zerrendak osatzerakoan lehentasuna izan dela azken lau urteetan udal politikan lan egin duen jendea berriz aurkeztea. Ukatu egin du alderdiekin, bereziki EArekin, desleialak izatera dei egin dela: «Inori ez zaio siglak uzteko eskatu. Inoiz ez nioke inori horrelako desleialtasunez jokatzeko eskatuko eta sekula ez nuke horrelako ergelkeriarik egingo».
Behin Batzarrek eta EAk NaBai utzita, Barkosek onartu du koalizioak «askoz ere indar txikiagoa» duela. Hauteskundeetan botoaren zatiketari buruz galdetuta, erantzun du etorkizunera begira inongo proiekturentzat ezdela onuragarria.
Barkos: «Ardura falta da koalizioa orain uztea, baina tentazioa izan dut»
Iruñeko alkategaiak aitortu du Batzarre eta EArik gabeko Nafarroa Baik «askoz ere indar txikiagoa» duela
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu