Barkosek azalpenak eskatu ditu kooperatzaileez
IRUÑEA. Geroa Baiko parlamentari Uxue Barkosek azalpenak eskatu dizkio Espainiako Gobernuari, kooperatzaileei Tindufko kanpalekuetatik alde egiteko emandako aginduaren inguruan. Barkosek salatu du Espainiako Gobernuak ez dituela erabaki hori hartzeko arrazoi zehatzak eta argiak eman. Hori dela eta, hainbat galdera aurkeztu ditu Kongresuan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu