Espainiako Gorteetarako hauteskundeak. Alderdien balorazioak

Barkosek Madrilen segituko du Geroa Bairen ordezkari gisa

UPN-PPk 400 boto eskasengatik ez du lortu Nafarroako hirugarren diputatua, azken unean, Geroa Bairen mesedetan

Erredakzioa
Iruñea
2011ko azaroaren 21a
00:00
Entzun
«Mundu hau, batzuetan, handientzat eszenatoki dela pentsatu arren, tarteka txikiek erakusten dute handi horie aurre egiteko gai direla». Malkoei eutsi ezinik, hitz horiekin ospatu zuen Uxue Barkosek Geroa Baik Nafarroan lortutako diputatua. Gutxik espero zuten azken uneko aldaketa izan zen atzo Nafarroan. UPN-PPk hiru eserleku, eta PSOEk eta Amaiurrek bana. Horixe izan zen banaketa kontaketa hasi eta ia amaierara iritsi artean. Baina azken unean, Geroa Baik eserleku bat kendu zion UPN-PPri. Azken eserleku hori lortzeko borrokan 400 boto eskasen aldea besterik ez zen izan.

Orain lau urteko datuekin alderatuta, 2008an 62.398 boto jaso zituen Nafarroa Baik (18,39), eta botoen %99,90 kontatuta, Geroa Baik 42.372 eskuratu zituen atzo (%12,84), 20.000 eskas gutxiago. «Arrakasta izugarritzat» jo zuen emaitza Barkosek. Botoen %97,41 zenbatuta zeudenean kendu zion lehen aldiz diputatua Geroa Baik UPN-PPri, eta botoz boto, aldea handituz joan zen bukaerara arte. Iruñeko eta Baztango botoen baitan egon zen UPN-PPren balizko hirugarren eserlekua edo Geroa Bairen lehenengoa.

PPri mezua bidali zion Barkosek: «Gaur abian jarri den bizikleta ez da batzuek uste zutena bezain azkarra. Bizikleta horri galga jarriko dio Geroa Baik Madrilen».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.