Alfredo Perez Rubalcabak, Jose Antonio Alonsok eta Mercedes Cabrera Calvo Sotelok euren kargu berriak zin egin dituzte gaur. Barne, Defentsa eta Hezkuntza ministerioen ardura hartu dute hurrenez hurren.
Rubalcabak azpimarratu duenez, "mota guztietako" terrorismoarekin amaitzeko lan egiten jarraituko du Barne Ministerioak. "ETArena eta baita muturreko Islamismotik datorrena ere". Izan ere, Rubalcaba bat etorri da Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako Gobernuko presidenteak ETAren amaieraren hasierari buruz esandakoekin.
Aldaketak Espainiako Gobernuan
Barne Ministerioaren buruan aurreko bide bera jarraituko duela iragarri du Rubalcabak
"Errepide mapa bera izango dugu. Bere lehentasunak nireak izango dira", adierazi du gaur Alfredo Perez Rubalcaba Espainiako Barne ministro berriak karguaren zina egin duenean. Rubalcalbaren hitzetan Jose Antonio Alonso aurreko Barne ministroaren politikari jarraipena emango dio aurrerantzean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu