Barnetegirik ez, baina udako ikastaroak egingo ditu AEK-k

Aurrez aurreko saioak eta online ikastaroak egingo ditu AEK-k. Uda hemen da, AEK ere bai kanpaina abiarazi dute izen emateko.

Gorka Arbulu AEK-ko euskaltegi baten aurrean, artxiboko irudia. JUANAN RUIZ / FOKU
2020ko maiatzaren 27a
09:53
Entzun

Koronabirusak eragindako ezohiko egoera dela eta, AEK-k moldatu egin du udako eskaintza. Aurten ez da barnetegirik izango, baina udako online ikastaroen eskaintza zabalik dute jada. Gainera, jakinarazi dute hainbat euskaltegitan aurrez aurreko saioak ere izango direla, udan euskara ikasteko eta azterketak prestatzeko. Horretarako hiru aukera proposatu dituzte: ikasgelako saioak, autoikaskuntza eta jardun bikoa.

"Osasun-neurri guztiak hartuta, ikasleak goxo eta seguru ibiliko dira AEK-ren euskaltegietan", adierazi dute ohar bidez. Neurri horiek betetzen ez direlakoan, erabaki dute barnetegiak bertan behera uztea.

Izena emateko hurbilen dagoen euskaltegira jotzea ala AEKren webgunean sartzea gomendatu dute.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.