Batasunaren legez kanporatzea

Barrena: "Apustu ausartak egiteko garaia da; ezker abertzalea ez da atzean geratuko"

Gaur bete dira bi urte Espainiako epaile Baltasar Garzonen aginduz Ertzaintzak Batasunaren Hego Euskal Herriko egoitzak itxi zituela. Bi urte pasatuta ere "ezker abertzalea politika gunearen erdi erdian" dagoela esan du gaur Pernando Barrenak, eta gaitasun politiko nabarmena azaldu dutela azpimarratu du. Orain, apustu ausartak egiteko garaia dela iritzi dio, eta ezker abertzalea ez dela atzean geratuko iragarri du.

2004ko abuztuaren 26a
15:59
Entzun
Batasunako egoitzak zigilatu zituztenetik bi urte pasa direnean, beraien susmoa baieztatuta geratu zaiela esan du Pernando Barrenak. "PPk ezker abertzaleakin bukatu nahian erabaki desesperatua hartu zuen".

Batasunaren legez kanporatzearen kontra daudenak, kontra egonagatik ere egoeraz baliatzen direla salatu du. Hala ere, azpimarratu duenez, ezker abertzalea politikaren erdian dago.

Bihar, manifestazioa egingo dutela iragarri du, Bilboko Batasunaren egoitza zigilatuaren aurretik abiatuta.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.