konpoNBIDEARI BEGIRA

Barrena: "EAJk ez du bakegintzan pausoak emateko konpromisorik"

2015eko martxoaren 12a
14:19
Entzun

Pernando Barrena Sortuko bozeramaileak dio gatazkaren ondorioez proposamena EAJri idatziz egin ziotela orain pare bat aste, jeltzaleek hala eskatuta, baina erantzuna hedabideen bidez jaso dutela. "Ez da serioa", esan du Barrenak. EAJk baztertu egin du Sorturen eskaintza, atzo Andoni Ortuzar EBBko buruak berri agentzia bati iragarri zionez, baina ezker abertzaleko alderdiak eskatu dio berari ere idatziz igortzeko dokumentua, "ados zertan ez dagoen esanda".

Barrenaren arabera, Sorturen dokumentua "ausarta" da, eta eduki "berritzaileak" ditu. Ortuzarrek jakinarazi bezala, armagabetzea eta desmilitarizazioa,; espetxe politika, eta egia, justizia eta memoria dira idatziko hiru ardatzak, eta Sortuk "ekimen politiko partekaturako proposamenak" ere egin zizkion EAJri, Barrenak gaur Donostian emandako prentsaurreko batean adierazi duenez. "Guk oinarrizko dokumentu bat prestatu genuen, ahalegin berezi bat eginda eta ados jartzeko borondatearekin".

Sortuk EAJrekin gatazkaren ondorioez hitz egiten jarraitzeko prestasuna agertu du. "Guk mahaian eserita jarraitzen dugu".

Halaber, Barrenak jakinarazi du egun hauetan Brian Currin bitartekariarekin bildu direla. Gaur hedabide talde batek zabaldu Currinek esan ote duen Sortu ez dela aurrerapausoak ematen ari. "Currinek guri ez digu horrelakorik esan", esan du Barrenak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.