Batasuneko mahai naziolaneko kide Joseba Alvarezekin batera Donostian eman duen prentsaurrekoan azaldu du Barrenak, “PSOE eta Espainiako Gobernua ez direna inor manu militari prozesuaren arauak zein diren erabakitzeko”.
Anoetan Orain herria. Orain bakea ekarpena aurkeztu zutenetik bi urte bete direla-eta, denbora horren balorazioa egin dute prentsaurrean, eta Batasunaren iritzian, denbora horretan “distentsio” ekintzak egin dituen bakarra ezker abertzalea da. Nolanahi ere, “prozesua bukaeraraino eramateko” konpromisoa berretsi du Batasunak, “hori baita ezker abertzalearen lehentasuna”.
Politika
Barrena: “Ezin da exijitu norberak eman nahi ez duen ezer”
Espainiako Gobernuburu Jose Luis Rodriguez Zapaterori zuzendu zaio gaur Batasuneko bozeramaile Pernando Barrena, eta garbi esan dio: “ezin da exijitu norbera emateko prest ez dagoena”. Su-etenik ez ematea leporatu dio Barrenak Espainiako Gobernuari, espetxe politika mantentzea, Alderdien Legea indarrean izatea edo Iñaki De Juanaren zigorra ere “indarkeria” direla argudiatuta.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu