Barruko mediku egoiliar izateko, gutxieneko nota

2012ko uztailaren 27a
00:00
Entzun
Barruko mediku egoiliar izan nahi dutenek gutxieneko nota bat lortu beharko dute datorren urtetik aurrera. Orain arte barruko mediku egoiliar izateko azterketa gainditzearekin nahikoa zen, baina Espainiako Osasun Ministerioak irizpidea aldatu eta azterketako nota altuenen araberako gutxieneko nota ezarriko du. Gutxieneko nota horrek ez die soilik medikuei eragingo, baizik eta baita osasun sektoreko tituludun guztiei ere. «Trebakuntza espezializatura heltzen direnak aukeratzerakoan kalitatea handitzea da helburua», azaldu du Osasun Ministerioak. Horrekin batera, barruko mediku egoiliar izateko plazak %5 gutxitzea aurreikusi du ministerioak, autonomia erkidegoen aurrekontuaren arabera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.