Ekaitza

Bart gaueko ekaitzak uholde txikiak eragin ditu Nafarroako Erriberan

Ekaitz eta euri jasa handiak bota ditu bart gauean Euskal Herriko hainbat lekutan, baina Nafarroako Erribera gogor erasan dute; hain zuzen ere, uholde txikiak eta errepideetan etenak eragin ditu. Tutera ingurua izan da kaltetuena. Foruzaingoak, Suhiltzaileek eta Errepideak Mantentzeko Zerbitzuak buru-belarri jardun dute lanean.

2004ko irailaren 3a
11:17
Entzun
Tutera inguruko hainbat loja eta garajetan sartu da hura, baina kalte material handirik eragin eta inor zauritu gabe.

Nafarroako Gobernuko iturriek azaldu dutenez, arazo handienak errepideetan izan dituzte, uholdeen eta ur putzu handien ondorioz, trafikoa etenda geratu baita zenbait gunetan. Esaterako, Tutera eta Tauste (Aragoi) batzen dituen NA-125 errepidea, Tutera eta Efea de los Caballeros (Aragoi) lotzen dituen NA-126a, Tuteratik Fontellaserako sarbidea eta Tutera bertara sartzeko hegoaldeko bidea egon dira itxita. Cabanillasen eta Ribaforadan ere ur putzu handiak sortu dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.