Bart Lasarte-Orian hiru ibilgailu nahita erre ote dituzten ikertzen ari da Ertzaintza

2009ko otsailaren 25a
14:35
Entzun
Bart Lasarte-Oriako (Gipuzkoa) industriagune batean hiru ibilgailu erre dituzte, eta sutea nahita eragina izan ote den ikertzen ari da Ertzaintza.

Sutean Espainiako Posta zerbitzuko kamioi bat eta mikrobus bat erre dira, eta ondoan zegoen beste ibilgailu batek kalteak jasan ditu. Eusko Jaurlaritzaren Barne Sailaren arabera, sua gauerdia baino lehen gertatu da.

Oraingoz ez dute sutea nahita eragindakoa den frogatzeko zantzurik, baina Ertzaintzak ez du aukera hori baztertzen, eta ikertzen segitzen du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.