Leherketa atzo gaueko hamaiketanizan zen. Ordubete lehenago Gara egunkarian ETA erakundearen izenean telefono bidez abisua jaso ondoren. Leherketak kalte materialak eragin zituen eta, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailaren arabera, ez zuen zauriturik eragin.
Ertzaintzak inguruak kontrolpean zituenean gertatu zen leherketa. Telefono deia 22:00ak aldera jaso zuten Gara egunkarian eta, ondoren, Ertzaintzak inguruak miatu zituelarik, motxila susmagarri bat topatu zuen. Inguruak Ertzaintzak hesituta eta jendez hustuta zeudenean, 23:00etan, eztanda entzun zen. Atentatua Otadui enpresaren aurkakoa zela adierazi zuen Radio Euskadik atzo gauean, leherketa gertatu baino lehenago, baina gerora enpresa horrek egoitza aldatua duela argitu zuen. Industrialdea Trapagaranetik Barakaldorako bidean dago, Bilbotik hamabi kilometro ingurura. Ertzaintzak industrialdea ez ezik inguruko errepideetako trafikoa ere moztu zuen, baita A-8koa ere zati batean. Asteko bigarren atentatua da atzokoa, asteartean Urdazubiko La Nuba dantzalekuaren aurka egindakoaren ondoren.
Atentatua
Bart Trapagarango industrialde batean zartarazitako bonbak bost kilo lehergai zituen
Lehergailua motxila baten barruan zegoen eta Otadui enpresaren sarrerako atean zegoen. ETAk Trapagarango (Bizkaia) Aurrera Poligonoan zartatu zuen bart bost kilo lehegailu zituen bonba. Leherketak ez zuen zauriturik eragin baina ondoko etxebizitza batean zegoen lagun bat aterarazi behar izan zuten. Leherketa gertatu zen unean enpresa hutsik zegoen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu