Bartzelonak Jose Mourinho Real Madrileko entrenatzailearen aurkako salaketa jarriko du UEFAn, atzoko partidaren ondoren egindako adierazpengatik. Mourinhok ezbaian jarri zuen Bartzelonak 2009an irabazitako Txapeldunen Liga, epaileen babesa izan zuelakoan. Aurten ere epaileen laguntza jasotzen ari dela zioen Real Madrileko entrenatzaileak.
Bartzelonako zuzendaritzak gaur arratsaldeko bileran aztertu ditu adierazpenak juridikoki, eta parte sartzea erabaki du, klubak jakinarazi duenez. "Gure historia, prestigioa eta zintzotasuna defenditu nahi dugu".
0-2 irabazi zuen atzo Bartzelonak Madrilen, Txapeldunen Ligako finalerdiko joanekoan. Asteartean ariko dira itzulikoan.