Donostiako goi bileran aurkeztuko duten agiriak 1996an Bartzelonan onartu zen Hizkuntza Eskubideen Deklarazio Unibertsala berritu eta ordezkatzeko helburua du, hura onartu zenetik 20 urtera. 1996ko ekainaren 6tik 9ra, Unescok babestuta eta Nazioarteko PEN Klubaren ekimenez, mundu osoko dozenaka aditu, gobernu eta erakundeetako ordezkarik goi bilera bat egin zuten Bartzelonan, eta haren amaieran onartu zuten nazioarteko deklarazioa.
Hizkuntza eskubide indibidual eta kolektiboak bereizezinak direla aldarrikatu zuten. Hizkuntza gutxituetako komunitateen eskubideak aitortu zituzten, eta behartutako kultur homogeneizazioa errefusatu zuten. Hizkuntz komunitate eta nazioen berdintasunaren printzipioa aldarrikatu zuten, eta edozein bazterketa gaitzetsi.
Bartzelonatik Donostiara, 20 urteren ondoren
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu