Antonio Basagoiti izango da EAEko PPren hurrengo presidente izateko hautagaia alderdi horrek uztailean egingo duen batzarrean. PPko iturriek agertu dutenez, barne ildoak ados jarri dira Basagoiti babesteko, eta Arabako, Gipuzkoako eta Bizkaiko buruzagitzen babesa du. Egun, Bizkaiko PPko presidentea da Basagoiti.
Mariano Raxoi PPko presidentearekin sortutako desadostasunak tarteko EAEko buruzagitza utziko duela iragarri zuen duela aste batzuk Maria San Gilek. Kargu hori hartzeko hautagai da, beraz, Basagoiti.
Politika
Basagoiti EAEko PPko presidente izateko hautagai, barne ildoak ados jarrita
Alderdiaren Bizkaiko burua da egun. Arabako eta Gipuzkoako buruzagitzaren babesa ere badu San Gilen ordezko izateko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu