PP

Basagoiti ez da berriro aurkeztuko Jaurlaritzako lehendakarigai izateko

1990etik PPk eskuratutako emaitzarik txarrenak jaso zituen herenegun. PPko iturriek berri agentziei adierazi dietenez, "aspalditik" zuen erabaki hori hartua.

2012ko urriaren 23a
08:22
Entzun

Hamar eskerleku erdietsi zituen PPk Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan joan den igandean, eta eztabaida sortu da PP barnean. Kritikak jaso ditu alderdikide ugariren aldetik, baina Mariano Raxoi PPko presidentearen babesa jaso du.

Edonola ere, Eusko Jaurlaritzako lehendakari izateko ez du bere hautagaitza aurkeztuko Antonio Basagoitik. PPko iturriek baieztatu diete hori berri agentziei, eta  gaineratu dute erabakia hartua zuela hauteskundeen aurretik ere.

Maiatzean hautatu zuten Basagoiti EAEko PPko buruzagi, alderdikideen %92,5en babesarekin. 2015ean egingo dute hurrengo kongresua, baina, PPko iturriek adierazi dutenez, ez dute baztertzen kongresua aurreratzea. 2008an izendatu zuten Basagoiti EAEko PPko presidente, Maria San Gilek kargua utzi eta gero.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.