Basagoiti ja ez da kazetarien laguna

Garikoitz Goikoetxea.
2012ko urriaren 19a
00:00
Entzun
Izaten dira kazetarien lana errazten duten politikariak, tituluak hitzetik hortzera ematen dituztenak. Izaten dira kazetariei ahalegin handia eskatzen dieten politikariak, titulurik ez, ideia berririk ez, eta kazetariak betelana egitera behartzen dituztenak. Eta izaten dira kanpaina iritsita taldez aldatzen direnak: ordura arte alfer, eta orduan tituluak ematen hasten direnak; eta ordura arte langile, eta errepikapen hutsak egiten dituztenak.

Lehen taldekoaren fama beti izan du Antonio Basagoitik. Beti jartzen duela zeresana, titulu faltan ez dituela uzten kazetariak. Gehiegi ere bai. Erabat aldatu da, ordea, kanpainan: musika berarekin dantzatu du mingaina bi astean: independentzia txarra da, Urkulluk independentzia nahi du, ez eman botorik. Bi astean ondo irakatsi du lezioa. Kazetariei jarri dizkie lanak, zer kontatu. Herritarrek berari ez ote dizkioten jarriko, ordea. Bi astean kontu bera irakurtzeko prest jenderik apenas dagoen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.