Antonio Basagoiti EAEko PP alderdiko presidenteak bere ondarearen zenbatekoa jakinarazi zuen atzo Twitter sare sozialean. Azaldutakoaren arabera, etxebat du Getxon (Bizkaia), pisu hipotekadun bat Bilbon, Gilera markako motor bat eta Skoda markako auto bat; horretaz gain, hamabi mila euro ditu bere kontu korrontean; betiere, Basagoitik berak emandako datuen arabera.
Sare sozialean bertan, bere ondareari buruzko datuak jarriko zituela aurreratu zuen herenegun, Espainiako Estatuko parlamentari eta senatariei jarraiki. Atzo emandakoak Eusko Legebiltzarrean jasotako datuak dira, Eferen arabera.
1995ean, politikan sartu zenean, zuen ondarearen inguruko datuak ere eman ditu Basagoitik. Esan duenez, garrantzitsuagoa delako «politikarien ondarearen bilakaera» ikustea. Garai hartan, Getxoko etxea, Vespa motorra, Fiat automobila eta 600 euro baino gutxiagoko kontu korrontea zituen, Twitterren azaldu duenez.
Basagoitik bere ondarearen inguruko datuak argitaratu ditu Twitterren
Etxe bat, hipotekadun pisu bat, motorra, autoa eta kontu korrontean hamabi mila euro dituela azaldu du
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu