EAEko PPko presidente Antonio Basagoitik eskutitza idatzi dio NBEko presidente ohi Kofi Annani, Donostiako konferentzian egindako adierazpenei erantzunez. PPk ez zuen konferentzian parte hartu nahi izan, baina Basagoitik euskal gatazkaren inguruko "zenbait datu objetibo" eman nahi izan dizkio orain Annani.
Basagoitiren esanetan, konferentzian egindako adierazpenek ETAren amaiera "oztopatzen" dute, eta Euskal Herriko egoeraren inguruko "informazio falta" zein "ezjakintasunta" agertzen dute. EAEko PPko presidenteak gaineratu du adierazpen horietan ETAren asmo politikoak "idatziz" jasotzen dituela, eta horrek ETAren amaiera "luzatzen" duela esan du.
Annanek beste gatazketan izandako esperientziak Euskal Herriko ikuspegia "distortsionatu" diola adierazi du Basagoitik. Haren hitzetan, Euskal Herrian "alderdi bakarra" dago, eta beraz, biktimak ere "alderdi bakarrekoak" dira: "Hemen, ETAK edo GALek hildakoak besterik ez dira biktimak, haiek bakarrik erabili dituztelako armak zibilen aurka. Ez dira bi alderdi existitzen, biktimak eta hiltzaileak bakarrik".
Horrez gain, Basagotik adierazi du konferentziaren adierazpenetan ETAren zenbait eskaera aipatzen direla, eta horiei erantzutea "hiltzen lortu nahi izan denaz hitz egitea" dela salatu du.