POLITIKA

Basagoitik uste du ETAren jardunik gabe PPk "gaurkotu" egin behar dituela planteamenduak

Iazko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak "politikoki konplexuenak" izan dira EAEko PPrentzat, alderdiko buruzagi ohiaren ustez.

2013ko maiatzaren 20a
19:14
Entzun

Euskal Autonomia Erkidegoko PPko presidente ohi Antonio Basagoiti Radio Euskadin elkarrizketatu dute gaur goizean, eta bertan egin du PPk bere planteamenduak "gaurkotzearen" alde. "Duela urte batzuk, PP eta gizartea bat zetozen terrorismoa arazo nagusitzat jotzen, baina horrek behera egin du herritarren kezken artean, eta PPk gaurkotu egin behar ditu bere planteamenduak oinarri berdinetatik", esan du.

Halaber, esan du iazko legebiltzarrerako bozak izan direla EAEko PPrentzat "politikoki konplexuenak". "Batasunaren munduaren legeztatzea eta herritarrek haiei bakearengatik eskerrak ematea, Espainiako Gobernuaren neurri ekonomikoak, gizartearen zati batek gustuko ez zuen PSE-EEri emandako babesa... horrek guztiak egin du hauteskundeak oso zailak izatea", azaldu du.

Basagoitik nabarmendu du PPk azken urteetan "etorkizunean hazten jarraitzeko oinarriak" ezarri dituela "oso agertoki zail batean".

Gainera, Arantza Quirogaren alde azaldu da. Esan du "emakume normala, zentzuduna eta arrazionala" dela, eta orain PPren zuzendaritza hartuta, 2015eko udal eta foru hauteskundeak prestatzeko astia izango duela.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.