espetxeak

Basauriko espetxean hezitzaile lanak egiten zituen bat izendatu dute Langraizko zuzendari

Juan Antonio Perez Zarate izendatu dute Langraizko espetxeko (Bizkaia) zuzendari berri. Espainiako Espetxe zuzendari Mercedes Gallizok izendatu du 42 urteko bediarra (Bizkaia) lan berrirako. Psikologian lizentziatua da, eta Basauriko espetxean hezitzaile lanetan aritu izan da orain arte.

2005eko azaroaren 14a
12:43
Entzun
1991z geroztik espetxe funtzionarioa da Perez Zarate, eta hainbat alorretan lan egin du, esate baterako Herrizaingo Sailean, bulegoetan, eta Kanarietako, Martuteneko eta Basauriko espetxeetan.

Langraizko aurreko zuzendari Jesus Moreno Espainiako Espetxe Politikako Zuzendaritza Orokorreko postu batetara aldatu zuten, azken 12 urtetan Langraizko zuzendari izan ostean.

Azken urtebetean sei preso hil diren Langraizko espetxean 680 lagun daude, preso. Berez, ez dago hainbesterako tokirik han.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.