EUSKAL PRESOAK

Basauriko eta Martuteneko espetxeetara martxa bana antolatu dute igandean

Espetxe politikaren arduradunei "jarrera aldaketa bat" eskatzea da helburua, eta presoen "muturreko" baldintzak gainditzea "hil ala bizikoa" dela dio Amnistiaren Aldeko Mugimenduak.

2010eko abenduaren 20a
16:02
Entzun
Amnistiaren Aldeko Mugimenduak martxa bana antolatu du igandean Basauriko eta Martuteneko espetxeetara, euskal presoen eskubideen alde. Martxen helburuak espetxe politikaren arduradunei "jarrera aldaketa bat" eskatzea da.

Ohar batean salatu duenez, "hil ala bizikoa da" euskal preso politikoen kolektiboko presoei ezarri zaizkien "muturreko" baldintzak gainditzea, eta espetxe politika "krudel hori heriotz zigor bidegabe batetik gertu" dagola esan du.

"Praktikan hil arteko zigorra ezarri dute, jada zigorra beteta dutenei zigorra hamar urtez luzatuz, 40 urteko espetxealdiak legeztatuz eta presoak espetxetik ateratzen direnean kontrol neurri zorrotzak baimenduz", salatu du oharrean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.