Bart gauean auto istripua izan du Basauriko (Bizkaia) 22 urteko mutil batek eta hil egin da. Ezbeharra 5:15 inguruan gertatu da, BI-625 errepidean, Arrigorriaga (Bizkaia) parean. Gaztea Mitsubishi Eclipse markako autoan zihoan eta errepidetik atera ondoren, ibilgailua irauli egin da elektrizitate zutoin baten aurka kolpatuta.
Osasun zerbitzuak istripuaren lekura joan dira baina ezin izan dute ezer egin mutilaren biziagatik. Ertzaintzak ikerketa abiatu du, istripuaren kausak argitzeko.
giZARTEA
Basauriko gazte bat hil da auto istripuan
Bart gauean gertatu da ezbeharra BI-625 errepidean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu