GArbitzaileen greba
Basauriko ikasleen %80 greban dago garbitasun arazoengaitik
Basaurin urtarrilaren 13tik greban daude eraikin publikoetako garbitzaileak. Grebaren ondorioz eskolak zikin daude, eta gaur plantoa egin dute ikasleen %80k. Plantoa haur hezkuntzan eta lehen hezkuntzan egin dute. Aita eta Amen Elkarteak (Ampas), eskolak %100 garbi ikusi arte haurrak eskolara ez eramateko gomendioa eman zuen lehengo astean, horrela instituzioei erantzun bat eskatu eta irtenbide bat behartzeko.
Gaur arratsaldeko zazpietan elkarretaratze bat deitu du Ampas elkarteak Basauriko kaleetan zehar.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu