Emakumeen kontrako indarkeria

Basaurin gizonezko bat atxilotu dute bikotekidea jo duelakoan

Goizaldean Ertzaintzak gizon bat atxilotu du Basaurin (Bizkaia), ustez bere bikotekideari jotzeagatik. Ertzaintzako iturriek jakinarazi dutenez ustezko erasotzaileak aurpegian, besoetan eta hanka batean zauriak egin dizkio emakumeari.

2006ko abuztuaren 17a
12:37
Entzun
Goizaldeko 04:00etan Ertzaintzak dei bat jaso du, hain zuzen, Kareaga Goikoa kaleko etxe batean gizonezko bat emakume bat jotzen zegoela jakinaraziz. Hara joan direnean emakumearekin hitz egin dute, eta bikotekideak jo egin duela esan die: eztabaidan ari zirela, eta bat-batean kolpeka hasi zaiola.

Erasoaren ondorioz emakumea osasun zentro batera eraman dute. Ertzaintzak 24 urteko J.J.W, ustezko erasotzailea atxilotu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.