Debako (Gipuzkoa) baserri bat erre da bart, baina ez da inor zauritu, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez.
Goizeko hamabi eta erdiak aldera piztu da sua, Elorriaga auzoan, eta bizilagunek baserritik irtetea lortu dute. Animaliak ere atera dituzte, bizirik.
Suhiltzaileek goizeko bostak arte jardun dute lanean. Baserria kiskalita geratu da.
Gizartea
Baserri bat erre da Deban, baina ez da inor zauritu
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu